95. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

577/2018 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen baita Adolfo Mingo De Miguel jaunak, Mónica Flórez Belzuz andrearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea (339/2017 prozedura laburtua).

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko legelariak, Osasun Departamentuan 2018ko apirilaren 25ean sartu den 2017ko abenduaren 14ko ofizioaren bidez, jakitera eman du Adolfo Mingo De Miguel jaunak, Mónica Flórez Belzuz andrearen izenean eta hura ordezkatuz, 339/2017 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Osasuneko kontseilariaren irailaren 12ko 577E/2017 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Mónica Flórez Belzuz andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 27ko 307E/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; izan ere, 307/2017 Ebazpen horren bidez, errekurtsogilea baztertu egin zuten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko 151 erizain lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendatik. Ofizioan, gainera, eskatzen du administrazio espedientea igor diezaiotela, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3. eta 4. zenbakietan xedatutakoari jarraikiz, eta interesdunei jakinarazteaz gain, epatu ditzatela, lege horren beraren 49. artikuluko 1. eta 2. zenbakietan ezarritakoarekin bat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Adolfo Mingo De Miguel jaunak, Mónica Flórez Belzuz andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 12ko 577E/2017 Foru Aginduaren aurka jarritako 339/2017 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea. 577E/2017 Foru Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Mónica Flórez Belzuz andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 27ko 307E/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; izan ere, ebazpen horren bidez, errekurtsogilea baztertu egin zuten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko 151 erizain lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendatik.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1805837