94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 23an emandako 123/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, naturak mugatutako Nafarroako eskualdeetarako konpentsazio ordainak onetsi ziren.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index, DDBN –identifikazioa–: 396309), baita 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, apirilaren 30ekoan.

123/2018 Foru Agindua, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Oinarriak onestea Nafarroako naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazio laguntzari dagokionez, IV. eta V. eranskinen arabera, eta 5.200.000 euroko gastua baimentzea “Konpentsazio ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71230 4700 414208 partidaren kargura edo 2019ko Gastuen Aurrekontuan 2018ko deialdirako sortzen den baliokidearen kargura.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1806157