1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 23an emandako 123/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko laguntzaren oinarriak onetsi ziren.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index, DDBN –identifikazioa–: 396313), baita 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, apirilaren 30ekoan.
123/2018 Foru Agindua, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.
Oinarriak onestea naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko laguntzari dagokionez, VI. eta VII. eranskinen arabera, eta 115.000 euroko urteko gastua baimentzea, Naturgune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko ordainketaren 2018ko laguntzen deialdirako.
Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1806156