2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 11/2018 aldaketa. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko apirilaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 11/2018 espedientea, Mankomunitatearen 2018ko aurrekontuko kreditu bereziaren bidezkoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Garesen, 2018ko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L1805403