94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 10/2018 aldaketa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko apirilaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 10/2018 espedientea, Mankomunitatearen 2018ko aurrekontuko kreditu-gehigarriaren bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2018ko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1805402