2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko apirilaren 11n, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2018ko apirilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Francisca Gil Palos.
Iragarkiaren kodea: L1804952