94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko martxoaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa. 2018ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 19an, eta jendaurreko epea iragan denez inork haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 272. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako plantilla organikoa:

1.–Idazkaritza: Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 240. artikuluaren arabera. Zerbitzuko Zuzendaritza.

2.–Lan-kontratudunak:

–1. lanpostua.–Lanpostuaren izena: gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: harrera eta orientabide sozialerako programa.

–2. lanpostua.–Lanpostuaren izena: gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %45 (34,73 + 10,27). Lanaldia: osoa. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programa, enplegu sozial babestua eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen koordinatzailea.

–3. lanpostua.–Lanpostuaren izena: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %34,73. Lanaldia: osoa. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: lehen mailako gizarte-arretako haur eta familientzako laguntza programa.

–4. lanpostua.–Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %26,20. Lanaldia: osoa. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera.

–5. lanpostua.–Lanpostuaren izena: animatzaile soziokulturala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %20,52. Lanaldia: hiru laurden. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera.

–6. lanpostua.–Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: erdia. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programatik (ELZ) eratortzen direnak.

–7. lanpostua.–Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: erdia. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programatik (ELZ) eratortzen direnak.

–8. lanpostua.–Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: erdia. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programatik (ELZ) eratortzen direnak.

–9. lanpostua.–Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: erdia. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programatik (ELZ) eratortzen direnak.

–10. lanpostua.–Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: erdia. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programatik (ELZ) eratortzen direnak.

–11. lanpostua.–Lanpostuaren izena: familia-langilea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa, %23,55. Lanaldia: erdia. Eginkizunak: Mankomunitateak agintzen dituenak lanpostuaren ezaugarrien arabera eta, zehazki: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden edo berez baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonendako arreta programatik (ELZ) eratortzen direnak.

3.–2017/12/31n administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen izenen zerrenda hau onestea:

1. lanpostua.–Maite Mercero Urzainqui, gizarte-langilea, B maila, jardunean.

2. lanpostua.–Javier de Miguel Marqués, gizarte-langilea, B maila, jardunean.

3. lanpostua.–M.ª Angeles Orúe Dueñas, gizarte-hezitzailea, B maila, jardunean.

4. lanpostua.–Elena Iriberri Gorría, administrari laguntzailea, C maila, jardunean.

5. lanpostua.–M.ª Presentación Hita Maeztu, animatzaile soziokulturala, C maila, jardunean.

6. lanpostua.–M.ª Felisa Ciordia Macua, familia-langilea, D maila, jardunean.

7. lanpostua.–Celia Busto Aguirre, familia-langilea, D maila, jardunean.

8. lanpostua.–Lourdes Arroyo Casares, familia-langilea, D maila, jardunean.

9. lanpostua.–Esther Ázqueta Martínez, familia-langilea, D maila, jardunean.

10. lanpostua.–Hutsik.

11. lanpostua.–Virginia Inés Valencia Sota, familia-langilea, D maila, jardunean.

4.–Enplegu publikoaren eskaintza: familia-langile lanpostu bat, E mailakoa (oposizio-lehiaketa murriztua).

Allon, 2018ko apirilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1804976