94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zergak eta tasak nork bere borondatez ordaintzeko epea, 2018ko lehen seihilekoan

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hiri-lurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, pasabideen tasa eta errodatzekoa (2018ko lehen seihilekokoak) ordaintzeko borondatezko epea 2018ko ekainaren 6an bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2018ko ekainaren 6an.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2018ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1804949