2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, kultura eta artea zabaltzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 398028.
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzigo Ordezkaria.
3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntza Alorra.
4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
1.–Deialdiaren xedea:
Araubidea arautzea diru-laguntzak emateko, 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, Iruñean kultura eta artea zabaltzeko edonolako jarduerak antolatzen eta burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei.
Bereziki aipatzen dira:
–Jaialdiak, errezitalak, zikloak, arte eszenikoen arloko topaketak eta/edo ekitaldiak.
–Musikako zikloak eta/edo topaketak.
–Lantegiak.
–Jaialdiak eta hitzaldi zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak.
–Liburua, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, edozein espezialitate eta euskarritan;
Eta beste edozein jarduera, baldin kulturarekin eta artearekin loturik badago.
2.–Deialdiaren helburua:
Iruñeko udal mugartean kultura eta arte jarduerak programatzea eta egitea laguntzea, hiriko udal erakunde eta entitateek antolatutako kultura jarduerak osatzeko edo ordezteko, herritarren bizi-kalitatea hobetzearren.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 9an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1806242