2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza jarduera puntualak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdiarena. 2018. urtea
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 397818.
Deialdi honen xedea da Iruñean egitekoak diren eta biztanleriari oro har edo talde jakinei zuzentzen zaizkien garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza jarduera puntualak kofinantzatzea. Ekintza horiek landuko dituzte hegoaldeko herrialdeen egoera larriak, horiek eragiten dituzten arrazoiak eta bertako komunitateek egoera horiek gainditzeko egiten dituzten ahaleginak.
Iruñean, 2018ko apirilaren 17an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, Edurne Eguino Sasiain.
Iragarkiaren kodea: L1806162