94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena. 2018. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 397794.

Deialdi honen xedea da garapen bidean diren herrialdeetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatzea, diru-laguntzen bitartez. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateendako. Proiektuek komunitate/udalerrien eta haien ordezkarien zuzeneko parte hartzea sustatuko dute, proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 8an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, Edurne Eguino Sasiain.

Iragarkiaren kodea: L1806160