94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Ion Diez de Ulzurrun Ochandorena. Jarduera: oilaskoak gizentzeko hegazti-granjaren proiektua, Lezaunen. Tokia: Zarraldabe alderdia (3. poligonoko 307. eta 308. lurzatiak).

Lezaunen, 2018ko apirilaren 12an.–Alkatea, Ana Goretti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1804950