1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
195E/2018 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 16ko 139E/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Sunbillako Udal Plan Orokorra.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak azaroaren 16an emandako 139E/2017 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Sunbillako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategina aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.
Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 16ko 139E/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi da Sunbillako Udal Plan Orokorra. Testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
3. Ebazpen hau Sunbillako Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko martxoaren 22an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
ERANSKINA
139E/2017 Foru Agindua, azaroaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Sunbillako Udal Plan Orokorraren espedientea, bertako udalak sustatua.
Sunbillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Behin betiko onestea Sunbillao Udal Plan Orokorraren espedientea, bertako udalak sustatua.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, udalak testu bategin bat aurkeztu beharko du hiru hilabeteko epean gehienez, Udal Plan Orokorreko dokumentazio osoa dakarrena, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b artikuluarekin bat, zuzenketa hauekin:
A) Udal Plan Orokorreko planoak aurkeztea 85/1995 Foru Dekretuak horietarako ezartzen dituen gutxieneko eskaletan.
B) Allidi alderdiko 2. banaketa eremuko 2. sektorea (AR2-S2) ezabatzea planoetatik eta hirigintza fitxetatik; horrela geldituko da sailkatuta: arrisku naturalen ondorioz babestu beharreko lurzoru urbanizaezina, arriskuei aurrea hartzeko lurzoruaren azpikategoria-urak har ditzakeen eremuak (SNU PrtR:ZI).
C) Udal Plan Orokorreko Lurzoru Urbanizaezinaren Araudiaren 9. artikuluan honako paragrafo hau sartzea: “Azpikategoria desberdinetako araubideen barnean, fitxetan baimengarritzat jotzen diren jarduerak jaso badira, betiere lurraldeari eta hirigintzari buruzko legediak jarduera baimengarritzat hartzen baditu, soilik bere gaiaren berariazko araudi sektorialaren ondorioetarako izanen dira baimengarriak eta baimena bertan jasota egonen da”.
D) Udal Plan Orokorreko Lurzoru Urbanizaezinaren Araudiaren 29. artikuluan honako hau gehitzea: “Legezko egoeran dagoen baserria da frogatzen ahal duena, bai agirien bidez bai antzinatasunaren bidez, etxebizitza erabilera legez ezarrita duela”.
3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Foru agindu hau Sunbillako Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko azaroaren 16an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1804150