2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Aurrekontuko 2/2018 Aldaketa. Hasierako onespena
2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia eta kreditu-gehigarria sortzeko espedientea. Hasierako onespena.
Goizuetako Udalak, Idazkari-Kontu-hartzailearen txostena ikusirik, 2018ko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia eta kreditu-gehigarria sortzeko espedientea aho batez onetsi zuen hasiera batez.
Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.
Aditzera ematen da Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.
Goizuetan, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1806225