94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Laburpena, Galarren garatzen diren nazioarteko lankidetza eta garapenerako laguntzarako diru-laguntzen eta elkartasunerako sentsibilizazio eta hezkuntza programen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke, DDBN (identifikazioa): 392728.

1. Xedea: beharra duten herrialde edo komunitateen garapenerako laguntzari eta nazioarteko lankidetzari begirako udal jarduketa.

2. Modalitateak:

Lankidetzarako eta garapenerako programak, 2 urtekoak eta gehienez 4 urterako.

Lankidetzarako eta garapenerako programak, 12 hilabete baino gutxiagokoak.

3. GGKEen betekizunak: kaudimen eta efikazia baldintzak txertatu (ordenantzaren 8. artikulua: http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2017/44/Anuncio-24/).

4. Eman beharreko dokumentazioa (ordenantzaren 9. artikulua: http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2017/44/Anuncio-24/).

5. Ordenantza arautzailea hemen kontsulta daiteke:

a) Diru-laguntzen Datu Base Nazionala.

b) Galarko Udaleko webgunean eta iragarki oholean, Lankidetza Ordenantza.

c) 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa (http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/44/Anuncio-24/).

6. 2018. urteko eskabideak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 20a, lankidetza eta garapenerako programentzat, bai 2 urtekoak eta gehienez 4 urterakoak, bai 12 hilabete baino gutxiagokoak.

Getze Galarren, 2018ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1804781