94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Terrazen tasen gaineko argitzea

Ikusirik zalantzak sortu direla 2017ko apirilaren 4an onartutako terrazen tasak aplikatzerakoan, 2018ko apirilaren 11n egindako Osoko Bilkurak honako hau argitu du:

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, HEGALKINAREN ETA ZORUPEAREN ERABILPEN PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Ostalaritzko terrazak:

–30 euro/urtean mahai, mahaitxo edo kupela bakoitzeko (bankuak ez).

–Festa patronaletan mahai gehiago jartzeagatik edo Udalak aginduta kentzeagatik, mahai bakoitzeko 5 euroko tasa ordainduko da urtean. Kasu honetarako ulertuko da festa patronalak hauek izango direla: San Kiriko, San Adiain, Amabirjinaren eguna, abuztuko festak eta feriak).

Hori dela eta, Udalak esanda terrazak kendu behar dituzten tabernei mahai bakoitzeko urtean 25 euro kobratuko zaio. Adibidez, festetan edo bestelako ekitaldiak daudenean.

Eskatutakoa baino mahai gehiago jartzen badira beste egunetan edo asteburuetan, mahai bakoitzeko urteko tasa orokorra ordaindu behar da: 30 euro/urtean mahai bakoitzeko (edo 25, kasuaren arabera).

Etxarri Aranatzen, 2018ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1806210