2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, Alkatetzaren apirilaren 4ko 254/2018 Ebazpenarena. Haren bitartez onesten da D ereduko ikasleendako 2017-2018 ikasturtean udako euskarazko kanpaldietarako diru-laguntzen deialdia
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 392775.
Burlatako Udalak, Euskara Alorraren bitartez, euskara ikastea sustatzeko jarduerak bultzatu nahi ditu eta, hortaz, ikasketa horien gastuak finantzatuko ditu, hein batean.
Hura ikusirik, Burlatako Udalak diru-laguntzak emanen ditu euskaraz osorik egiten diren udako kanpaldietan parte hartzeko, oinarriak arautzen dituen udal ordenantzari jarraikiz. Hura 2014ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n.
Horiek horrela, eta legez eman zaizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Onestea D ereduko ikasleendako 2017-2018ko ikasturtean udako euskarazko kanpaldietarako diru-laguntzak.
2.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Hona hemen:
Deialdiaren xedea: hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.
Deialdi honetatik kanpo daude:
Zuzenean edo zeharka Burlatako Udalaren bitartez kudeatzen direnak, edo Udalak diruz laguntzen dituenak, jada murriztua baitute diru-laguntza kuotatik.
a) Txangoak edo bidaiak.
b) Herrian edo herritik hurbil gauzatzen diren beste jarduera batzuk, barnetegirik behar ez dutenak.
Eskatzaileen betebeharrak:
Diru-laguntzak eska ditzakete eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.
b) D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).
c) Burlatan gutxienez ere urtebete erroldaturik egotea deialdia argitaratzen den egunean.
–Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari ordaindu beharreko zenbatekorik.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, espresuki, honako hauek:
a) Diru-laguntzen hartzaile edo lankidetza hitzarmenen sinatzaile izanik, Burlatako Udalarekiko betebeharrak urratu edo bete ez dituztenak, aurreko bi ekitaldietan.
b) Oro har, aurreko puntuan zehazturiko oinarrizko baldintza horietakoren bat betetzen ez dutenak.
Ez dira dokumentu bidez frogatu beharko udal agiritegietan bilduta dauden alderdiak, azken lau urtean aldaketarik egon ez bada, oinarrietan berariaz eskatu ezean betiere.
Entitateek diru-laguntzak eskatzen ahal dituzte, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betez gero:
–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
Eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:
Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Eskatzailearen edo aitaren/amaren/legezko tutorearen NANaren fotokopia.
Familiaren diru-sarrera gordinen frogagiria (2017ko errenta aitorpena).
Adingabeak zein ikastetxetan ikasten duen, hango eskolatze ziurtagiria, non agertuko baitira ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua.
Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira –euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka– bai eta bertan egon izanari buruzko ziurtagiria ere.
Matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.
Diru-laguntza zein banku-libretatan jaso nahi den, haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia (IBAN zenbakia).
Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.
Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 15etik urriaren 10era da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Eskaerak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Larrainetako plaza, z.g., 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.
Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2014ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n, argitaratu ziren.
Burlatan, 2018ko apirilaren 4an.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L1804778