2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Udalaren kirol instalazioak eta igerilekuak
erabiltzeko 2018ko prezio publikoak
Beriaingo Udalak, 2018ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Udalaren kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeko 2018ko prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.
Beriainen, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ETA IGERILEKUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO ARAUA
2018ko tarifen eranskina
DENBORALDIKO ABONAMENDUAK | ERROLDATUAK |
0 urtetik 3 urtera bitarte | 0 euro |
Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte | 35 euro |
Gazteak: 13 urtetik 25 urtera bitarte | 40 euro |
Helduak: 26 urtetik 65 urtera bitarte | 60 euro |
65 urtetik gorakoak eta minusbaliatuak | 40 euro |
Familiakoa (*) - Seme edo alaba 1 | 125 euro |
Familiakoa - 2 seme-alaba | 130 euro |
Familiakoa - 3 seme-alaba edo gehiago | 135 euro |
Guraso bakarreko familia - Seme edo alaba 1 | 65 euro |
Guraso bakarreko familia - 2 seme-alaba | 70 euro |
Guraso bakarreko familia - 3 seme-alaba edo gehiago | 75 euro |
(*) Familia: aita eta/edo ama eta 18 urtetik beherako seme-alabak. Tarifak %60 handituko dira (denboraldiko abonamenduaren gainean) erroldaturik ez daudenendako. |
Beriaingo enpresetako langileak | 140 euro |
Prezio bereziak (erroldatuak).
KIROLDEGIKO ABONATUAK | DESKONTUA |
Helduak | %20 |
Familiak, kide 1 abonaturik | %20 |
Familiak, 2 kide abonaturik | %25 |
Deskontu hau izateko, kiroldegiko abonatuak gutxienez 4 hilabeteko antzinatasuna izan behar du Udalaren igerilekuen abonamendua egiten duenean. |
LGSa halako bi baino diru-sarrera txikiagoak dituen familia unitateko pertsonak | %40 |
LGStik beherako diru-sarrerak dituen familia unitateko pertsonak | %50 |
Genero indarkeriaren biktimak | %50 |
2017ko LGSa: 9.906,40 euro. |
Langabeak, txartela eguneratuta dutela | 40 euro |
Tarifetako deskontuak ez dira metagarriak.
HAMABOSTALDIKO ABONAMENDUAK (egun jarraituak) |
Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte | 35 euro |
Gazteak: 13 urtetik 25 urtera bitarte | 40 euro |
Helduak: 26 urtetik 64 urtera bitarte | 45 euro |
65 urtetik gorakoak eta minusbaliatuak | 40 euro |
EGUNEKO TXARTELAK | ASTELEHENETIK OSTIRALERA | LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNETAN |
Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte | 3,5 euro | 4,5 euro |
Gazteak: 13 urtetik 25 urtera bitarte | 4,5 euro | 5,5 euro |
Helduak: 26 urtetik 65 urtera bitarte | 6,5 euro | 7,5 euro |
65 urtetik gorakoak eta minusbaliatuak | 4 euro | 4,5 euro |
ASKALDEGIA |
Gaueko sarrera askaldegirako (denboraldian) | 3 euro |
Maiatzaren 1etik irailaren 30era (denboralditik kanpo).
10 laguneko taldea edo zatikia | 5 euro |
Fidantza, 10 laguneko taldea edo zatikia | 10 euro |
Eskaerak astelehenetik ostiralera eginen dira (13:00), 012 zerbitzua erabiliz (948 012012). |
Herritar txartela erabili behar da Udalaren instalazioetan sartzeko.
Iragarkiaren kodea: L1805359