2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Aranaratxeko Udalak, 2017ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aranaratxeko Udalaren 2018ko plantilla organikoa. Aipatu erabakia 2018ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da.
Hona hemen laburpena:
Funtzionarioak
Eulateko, Larragoako eta Aranaratxeko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %48,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.
Lan-kontratudunak
Eulateko, Larragoako eta Aranaratxeko Udalen Batasuneko administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
Sara Lana Cambra. Idazkaria. Bitarteko funtzionarioa.
Yoana Pérez García. Administrari laguntzailea. Administrazio-kontratuduna.
Aranaratxen, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.
Iragarkiaren kodea: L1805382