1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzearren hizkuntzen baloraziorako berariazko probetarako deialdiaren aurka, behin betiko tokiari, egunei, eskatzaileei eta balorazioaren zenbaketari dagokienez.
Nafarroako administrazio publikoetan lanpostuak betetzearren hizkuntzen baloraziorako berariazko probetarako deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 1957/2017 Ebazpenaren bidez onetsia) gora jotzeko errekurtsoa jarri du Aurora Maria Zango Gonzalez andreak probak egiteko bere eskaera baztertu delako. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko apirilaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1804712