2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
2018ko plantilla organikoa eta lan eskaintza.
Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Udalaren 2018ko plantilla organikoa, baita langileen izenen zerrenda ere, 2017ko abenduaren 31koa. Biak zehazten dira eranskinean. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 20an.
ERANSKINA
Funtzionarioak
Idazkari/kontu-hartzailea (Lezaunekin partekatua). Maila: A. Sarbidea: OL. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Administrazio egoera: hutsik.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: OL. Mailako osagarria: %12. Administrazio egoera: hutsik.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: OL. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12. Administrazio egoera: jardunean, amortizatzekoa.
Lan-kontratudunak
Administrari laguntzailea (Lezaunekin partekatua). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: OL. Administrazio egoera: hutsik.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Mikel Pascual Pascual. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarrera data: 1995eko irailaren 1a.
Administrazio-kontratudunen izen zerrenda
María Concepción López Azanza. Bitarteko idazkaria (Lezaunekin partekatua). Maila: A. Sarrera data: 1988ko maiatzaren 1a.
Lan-kontratudunen izenen zerrenda
Idoia Izcue Morrás. Administrari laguntzailea (Lezaunekin partekatua). Maila: D. Sarrera data: 2008ko martxoaren 23a.
2018ko lan eskaintza
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa eta oposizio murriztuaren bidez betetzekoa.
Abartzuzan, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.
Iragarkiaren kodea: L1805394