94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea García Valdemoro, Luis Fernando da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendaurreko orduetan (08:30etik 14:30era arte), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisiko edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatutako hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0225-2018-000004

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9., 9.1,

Abenduaren 16ko 1/2016 LED

9.3.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

García Valdemoro, Luis Fernando

Kokapena

2. poligonoa, 1056 lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,

X: 609.094,000 eta Y: 4.654.609,000

Udalerria

Murchante

Proiektua

Zerri-gizendegia 4.608 abelbururentzat

Baimena emateko eskuduna den organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematikoa: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: www.navarra.es.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuaren proiektua

–Ingurumen eraginaren azterketa

Interneteko helbidea dokumentazioa kontsultatzeko

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm.

Iruñean, 2018ko apirilaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1804554