1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Nafarroako Ubideko XXIII. Sektoreko (Larraga, Miranda Arga eta Berbintzana) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzeari buruzkoa.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, urriaren 2ko 222/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubideko XXIII. Sektoreko (Larraga, Miranda Arga eta Berbintzana) lurzati berrantolamenduko finka berrien behin-behineko jabetza eman zuen. Inkesta egin zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko Foru Legearen (martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea) 30. artikuluari jarraikiz, eta oharra 2015eko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27koan.
Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, martxoaren 28ko 456/2018 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubideko XXIII. Sektorean (Larraga, Miranda Arga eta Berbintzana) interesa dutenei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iruñean, 2018ko martxoaren 28an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1804399