1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
208E/2018 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua, lurzoru urbanizaezinaren baimena eta ingurumen eraginaren adierazpena ematen dizkiona Cintruenigoko udal-mugartean dagoen zerriak gizentzeko instalazio bati. Instalazioaren titularra Alberto Sánchez Martínez da.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratua |
Espedientearen kodea | 0001-0038-2017-000001 | Hasiera eguna | 2017/01/11 |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 9.1.c) |
Abenduaren 16ko 1/2016 LED | 9.3.b) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 6.6.b) |
Instalazioa | Zerri-gizendegia |
Titularra | Alberto Sánchez Martínez |
Zentroaren zenbakia | 3107209024 | Izena | Granja Los Pilares |
Kokapena | N-160 errep., 13,840 km. - 3. poligonoa, 1067 lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 601.536 eta Y: 4.659.187 |
Udalerria | Cintruénigo |
Proiektua | Zerriak gizentzeko tokiak areagotzea, 3.019ra arte |
Lehendik martxan dagoen instalazio hori jarduera sailkatuen baimenetarako araubidearen menpe dago, eta, aurkeztutako proiektuaren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe gelditzen da, eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsiaren) 2B eranskineko 9.1 c) epigrafean sartzen da, “Zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, 2.500 postu baino gehiago dauzkatenak 20 kg-tik gorako aurrerako zerrientzat” izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren eta nahitaezko Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren araubidearen menpe dago.
Halaber, instalazioa abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen I. eranskineko 9.3 b) epigrafean dago sartua, “Hegaztien edo zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, 2000 toki baino gehiago dauzkatenak 30 kg-tik gorako hazteko zerrientzat” izenekoan, baita Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industriako emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) (testu bategina) emandako azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren I. eranskineko 6.6. b) epigrafean ere, “Hegaztien edo zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, 2.000 toki baino gehiago dauzkatenak 30 kg-tik gorako hazteko zerrientzat” izenekoan.
Instalazioa, orobat, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 21eko 21/2013 Legearen I. eranskineko 1. taldean dago sartua.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 12.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, berrikusi egin dira substantzia arriskutsu garrantzitsuen erabilera, ekoizpena eta emisioa, eta lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko arriskua baloratu, eta erabaki da, ingurune horiek kutsatzeko aukera handirik ez dagoenez, ez dela beharrezkoa oinarrizko txosten bat egitea egungo kokapenari buruz, lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadurari dagokionez.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, baimen honek barne hartzen du atmosferara emisioak egiteko baimena, Airearen Kalitateari eta Atmosfera Babesteari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen 13. artikulua aplikatuta eskatzen dena; izan ere, artikulu horretan ezartzen denez, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoko A edo B taldeetako jardueraren bat egiten duten instalazioek autonomia erkidegoaren administrazio baimena izan beharko dute aurretik.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan ezarritakoarekin bat tramitatu da espedientea (erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta prozeduran sartu dira Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 21eko 21/2013 Legean aurreikusita dauden ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak.
Ingurumen eraginaren ebaluazio prozedura hasteko helburuz, aurretiko kontsulten tramitea abiarazi zen 2015eko ekainaren 24an, laburpen memoria aurkeztuta. Tramite horretan, honako hauen erantzunak jaso ziren: Abeltzaintza Zerbitzuarena, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuarena, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalarena, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arkeologia Atalarena eta Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena.
2015eko irailaren 25ean, Ingurumen Kalitateko Zerbitzuak irismen txosten bat egin zuen. Agiri horretan adierazi zituen ingurumen eraginaren azterketa idazterakoan aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak, eta, bereziki, proiektuaren ezarpen fasean lurren mugimenduaren afekzioei aurrea hartzeko eta zaintza planak iraun bitartean lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari aurrea hartzeko hartu beharreko neurriak.
2016ko urriaren 5ean sartu zen indarrean ingurumen eraginaren azterketa, eta 2016ko irailaren 20an jakinarazi zen azterketa nahikoa zela. Proiektuak, besteak beste, ingurumen eraginaren azterketa bat jasotzen du, ingurune fisikoa, biotikoa eta soziokulturala deskribatuz eta eraginen analisia eta balorazioa eginez. Neurri zuzentzaileak ere jasotzen ditu. Ingurumen eraginaren azterketa hori, Ingurumen baimen integratua lortzeko aurkeztutako gainerako agiriekin batera, jendaurrean jarri zuen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 2017ko otsailaren 21ean, hogeita hamar egunez. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da hamabost egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu aipatutako epean.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan aurreikusitakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Ingurumen baimen integratua ematea Cintruenigoko udal-mugartean kokatutako zerri-gizendegi bati. Instalazioaren titularra Alberto Sánchez Martínez da. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak Ingurumen baimen integratuaren proiektuan eta administrazio espedienteko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak.
Bigarrena.–ingurumen eraginaren azterketaren aldeko adierazpena egitea instalazio hori handitzeko proiekturako, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako baldintzetan.
Hirugarrena.–Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea instalazio horri, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean (abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea) aurreikusitakoaren arabera. Ebazpen honek babesten duen jardueraren exekuzioa edo abian jartzea jakinarazpena egiten denetik bi urteko epean gauzatu beharko da gehienez ere; epe hori bukatuta, automatikoki agortuko dira baimenaren ondorioak, eta eraginik gabe geldituko da.
Laugarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile gisa, 15P02072090242015 zenbakiarekin. Ekoizten ahal dituen hondakinak ebazpen honen III. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinen ekoizpenean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.
Bosgarrena.–Abeltegiko Simaurrak Sortu eta Kudeatzeko Plana onestea, 0720031321/1/1 zenbakiduna. Ebazpen honen X. eranskinean dago.
Seigarrena.–Atmosferara emisioak egiteko baimena ematea, zeina jasota baitago Airearen Kalitateari eta Atmosfera Babesteari buruzko Legearen (azaroaren 15eko 34/2007 Legea) 13. artikuluan, bat etorriz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin. Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen da instalazioak zer emisio egiten ahalko dituen atmosferara eta zer baldintza bete beharko dituen. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta epe hori igarotakoan, berritzeko aukera izanen da iraupen bereko epeetarako. Atmosferara egiten diren emisioetan izandako edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio.
Zazpigarrena.–2020ko maiatzaren 15a baino lehen, titularrak instalazioak egokitzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 Betearazpen Erabakian (EB) ezarritakoa betetze aldera. Betearazpen erabaki horren bidez ezarri ziren hegaztien eta zerri aziendaren hazkuntza intentsiboan dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat. Hori guztia abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz egin behar da.
Zortzigarrena.–Halaber, zuzendaritza nagusi honek Ingurumen Baimen Integratuko baldintzak berrikusten ahalko ditu, eta, behar denean, egokitu, baldin eta eskura dauden aurrerapen teknikoek ahalbidetzen badute emisioak nabarmen murriztea, eta, betiere, jarduera nagusiaren gainean eskura dauden hobekuntza teknikoei buruzko ondorioak argitaratu eta gehienez ere lau urtera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 26. artikuluarekin bat.
Bederatzigarrena.–Instalazioa edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik jakinarazi beharko du. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko Foru Legea (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea) garatzeko Erregelamenduaren 24. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Hamargarrena.–Instalazioa funtzionamenduan hasi baino lehen, titularrak martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan xedatuarekin bat.
Hamaikagarrena.–Martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, titularrak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
–Jarduketa plan bat zer neurri hartuko diren deskribatzeko, ingurumenean eragina izaten ahal duten ohiz kanpoko ustiatze baldintzak gertatzen direnean.
–Ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritako hirigintza baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.
–Titularraren adierazpena, non konpromisoa hartuko baitu lurzorua jatorrizko egoerara lehengoratzeko gehienez ere bost urteko epean, baimendutako jarduera bertan behera uzten bada.
Hamabigarrena.–Ingurumen baimen integratu honetan ezarritako baldintzak irekitzeko baimena eskuratu ondoren hasiko dira aplikatzen, eta, edozein kasutan, proiektatutako handipena martxan jartzen denetik aurrera. Bitartean, jarduera sailkatuaren udal lizentzian ezarritako baldintzak aplikatuko dira.
Hamahirugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina-neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.
Hamalaugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hamabosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Hamaseigarrena.–Ebazpen hau helaraztea Sánchez Martínez, Albertori, Cintruénigoko Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko apirilaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F1804603