1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1081/2018 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia. Horrekin batera, deialdiko lehen proba egiteko eguna, tokia eta ordua ere ezartzen dira.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 208/2018 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 814/2018 Ebazpenaren bidez deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24koan.
Erreklamazioak egiteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezko da, halaber, oposizioaldiaren lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua ezartzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. I. eranskinean ageri da.
2. Adieraztea lehenbiziko proba 2018ko maiatzaren 21ean (astelehena) eginen dela, goizeko 9etan, Nafarroako Liburutegiaren eraikineko bigarren solairuan dagoen Bilkura Aretoan (Liburutegi Profesionala), Iruñeko Antonio Pérez Goyena pasealekuko 3an.
Ariketarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena izan beharko dute aldean.
Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
3. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei eta Argibide eta Erregistro Bulegoari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA - LIBURUTEGIKO ARDURADUN IZATEKO BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUA, OPOSIZIO BIDEZKOA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
MOREDA JAUNSARAS, PATRICIA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F1806426