94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 543/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, graduatu ondokoentzako beka bat emateko deialdia onetsi da Enologia Laborategiaren Bulegoan aritzeko. Bekadunak Elikagaien Industrietako edo Kimikako lanbide arloetako goi mailako teknikari titulua izan beharko du, edo Anatomia Patologikoaren eta Zitodiagnostikoaren, Ingurumen Osasunaren edo Laborategi Kliniko eta Biomedikoaren arloko goi mailako teknikari titulua (osasun arloko lanbide arloaren barrenean).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 397891 eta Nafarroako Aldizkari Ofizial honexen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” atalean.

Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak hamabost egun naturalean aurkeztu behar dira martxoaren 23ko 543/2018 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko apirilaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1806163