94. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 23an emandako 123/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” ekintzarako laguntzak onetsi ziren.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index, DDBN –identifikazioa–: 396322), baita 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, apirilaren 30ekoan.

123/2018 Foru Agindua, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Baimena ematea 350.000 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, 2019-2023 ekitaldiei egoztekoa, 10. neurriko (nekazaritza, ingurumena eta klima) “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” ekintzako laguntzen deialdia sustatzeko (Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude laguntza horiek). Urteko gastua 70.000 eurokoa da.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1806159