1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 23an emandako 123/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, 140.000 euroko gastua baimentzen da patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2018ko laguntzen deialdirako.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index, DDBN –identifikazioa–: 396321), baita 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, apirilaren 30ekoan.
123/2018 Foru Agindua, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.
140.000 euroko gastua baimentzen da patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2018ko laguntzen deialdirako, naturak mugatutako eremuetan nekazaritzako jarduera horri eusteko.
Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1806158