2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Antso Jakitunaren karrikako 36. zenbakiaren
xehetasun-azterketa. Hasierako onespena
Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2018ko apirilaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batean onestea María Suberviola Ursuak eta Antonio Suberviola Ursuak sustatutako xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 37. lurzatian, Los Arcosko Antso Jakitunaren karrikako 36an.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Los Arcosen, 2018ko apirilaren 13an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L1805366