93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (2018ko lehen seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea 2018ko maiatzaren 7an hasi eta ekainaren 7an bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko maiatzaren 7an.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Orobat, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (2018ko bigarren seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea 2018ko abuztuaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko abuztuaren 1ean.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2018ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1805360