93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko deialdi publikoarena. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emango zaie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 397461.

Oltza Zendeako Udaleko alkateak 2018ko apirilaren 23ko 168/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi zuen gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko deialdi publikoa. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emango zaie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako lagunei edo familiei.

Lehena.–Onuradunak:

Larrialdi egoera bati aurre egiteko zailtasun egiaztatuak dituzten Oltza Zendeako lagunak eta familiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten lagunen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.com.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 1.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekita.

Oltza Zendean, 2018ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1806097