93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, familia-langilearen lanpostua aldi baterako
kontratuekin betetzeko izangaien zerrendak egiteko

Deialdia egiten da, hautaproben bidez familia-langilearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako kontratuekin erantzutearren.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oinarriak interesdunen eskura egonen dira udal bulegoetan (Garajonay kalea, 1, 31621 Sarriguren, Eguesibar) eta http://www.valledeegues.com/ Udalaren web-orriaren enplegu publikoko atalean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko apirilaren 24an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1805432