93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, udaltzainaren lanpostu bat (kopurua handitzen ahal dela) oposizio bidez betetzeko. Lanpostu bat gehitzea

Honen bidez aditzera ematen da Zangozako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 27ko bilkuran, erabaki zuela lanpostu bat gehitzea honako deialdi honen lanpostu kopuruari: udaltzainaren lanpostu bat (kopurua handitzen ahal dela) oposizio bidez betetzekoa. Hala egiten da deialdiaren 8. oinarriaren babespean. Beraz, lanpostu berri hori gehituta hasiera batean eskainitako bakarrari, guztira bi lanpostu izanen dira betetzeko. Deialdia 2017ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zangozan, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1805428