1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
16/2018 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren zenbait argitalpenen salmenta-prezioa ezartzen duena.
Nafarroako Gobernuak hainbat argitalpen editatu ditu azken hilabeteotan interesa duten zenbait sektoretarako, zein den haien gaia. Bidezko da orain liburu horiek jendeari saltzeko prezioak finkatzea; betiere, prezioak produkzio kostuen arabera kalkulatuta, eta kontuan izanda Nafarroako Gobernuaren borondatea herritarrak kulturara eta ezagutzara hurbiltzea dela.
Horrenbestez, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lehenengo eranskinean agertzen diren Nafarroako Gobernuaren argitalpenen jendearentzako salmenta-prezioa onestea.
2. Prezioek ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.
3. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.b) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2018ko apirilaren 3an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pello Pellejero Goñi.
IZENBURUA | EGILEA | PREZIOA (euroak) |
Arquitectura señorial del renacimiento en Navarra | Ochoa Larraona, M.ª Elba | 20,00 |
Arte y artistas en el Palacio de Navarra/Artea eta artistak Nafarroako Jauregian | Urricelqui Pacho, Ignacio | 15,00 |
Atlas de Navarra. Carreteras, Turismo y Medio Ambiente. 2017 | Herri Lan Zuzendaritza Nagusia | 13,00 |
A través de la cámara oscura. Técnicas fotográficas en el entorno del carlismo/Kamera ilunean zehar. Karlismoarekin lotutako argazkilaritza tekniak | Urricelqui Pacho, Ignacio | 12,00 |
Catálogo Punto de Vista 2017. 11.ª ed. Festival Internacional de cine documental de Navarra | Bestelakoak | 5,00 |
Catalogo Punto de Vista 2018 12.ª Ed. Festival Internacional de cine documental de Navarra | Bestelakoak | 5,00 |
Correspondencias. Cartas como películas Punto de Vista 2018 | Bestelakoak | 15,00 |
Egile Nafarren euskal literaturaren antologia | Barandiaran Amarika, Asier (Koordinatzailea) | 12,00 |
El arte al servicio del esplendor en la liturgia | Andueza Pérez, Alicia | 21,00 |
El Cartulario Magno del Archivo Real y General de Navarra | Ramirez Vaquero,E. (zuz.); Herreros Lopetegui, S.; Ciganda Elizondo, R.; Miranda García, F. | 20,00 |
Escuela Rural en Navarra/Landa Eremuko Eskola Nafarroan | Nafarroako Eskola Kontseilua | 9,00 |
Grupo Danok. 1966.1967. Una modernidad incompleta | Balda Berástegui, Javier | 15,00 |
Juan Faro y Ana Bueno: Retablo de Figurillas | Faro Bueno, Pilar eta Juán José | 9,00 |
Juliantxo Irujo. Formaré parte de las nubes | Abalia Marijuán, Andrea | 15,00 |
La danza en Estella. Francisco Beruete | Doñabeitia Cardiel, Juan Carlos | 12,00 |
Langileria berri baten eraketa | Pérez Ibarrola, Nerea | 15,00 |
Los buenos hombres de Olite (siglos XII-XIV) | Ilundain Chamarro, Javier | 18,00 |
Los cines de Navarra (1940-1990) | Bestelakoak | 20,00 |
Mineros en guerra/Meatzarian gerran | Museoen Zerbitzua | 9,00 |
Nafarroako Atlasa 2017 | Herri Lan Zuzendaritza Nagusia | 13,00 |
Navarra/Navarre/Nafarroa. Jose María Jimeno Jurío | Jimeno Aranguren, Roldán | 24,00 |
Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu Nafarren bi mila urteko ondarea | Nafarroako Errege Artxibo Nagusia | 5,00 |
Normas Tributarias de Navarra 2017 | Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua | 22,00 |
Oteiza al margen. Punto de Vista 2017 | Bestelakoak | 15,00 |
Proyectos de innovación 2015-2016/Berrikuntza proiektuak 2015-2016 | Nafarroako Eskola Kontseilua | 9,00 |
Tejiendo redes/Sareak ehotzen | Kowasch Velasco, Amaia | 15,00 |
Textos de orientación/Orientazio testuak | Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua | 5,00 |
Iragarkiaren kodea: F1804558