93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.
Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko martxoaren 14an egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Diru-laguntzak sustapenerako teknika bat dira, baita administrazioak eta partikularrak lankidetzan aritzeko prozedura ere, interes orokorrekotzat hartutako jarduerak kudeatzeko hainbat arlotan, besteak beste kirolekoan.

Jarduera hori Mankomunitatearen eremuan arautzeko, esparru juridiko egoki bat onetsi beharra dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeari eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrari egokituko zaiena eta, orobat, sustapena eta diru-laguntzen kontzesioa egokituko dituena diruz lagundutako jarduera betiere oinarritu behar duten printzipioetara: publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, eraginkortasuna eta efizientzia.

Ordenantza honek araudi bat ezartzen du, Mankomunitateak diru-laguntzak emateko erakunde publiko nahiz pribatuei eta irabazi asmorik gabeko partikularrei, gisa horretara egin ditzaten zerbitzuak eta jarduerak, toki entitatearen eskumenekoen osagarri edo ordezko.

Aintzat harturik idazkari/kontu-hartzaileak emaniko txostena eta ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzordeak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2018ko martxoaren 14an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatearen diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoan, bizilagun eta interesdunek bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–Erregelamenduzko izapideak bete eta gero, hasiera batean onetsitako diru-laguntzen ordenantza orokorra indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Tafallan, 2018ko martxoaren 28an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1805378