93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen 2018ko deialdi publikoarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 397255.

A) Onuradunak: pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak eta Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik dutenak. Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.

B) Xedea: garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntza (2018. urtea).

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla), www.tafalla.es webgunean eta 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko urriaren 5ekoan.

D) Zenbatekoa: 50.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1806098