93. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Katastroko aldaketa

Alkatetzaren 2018ko maiatzaren 10eko ebazpenaren bidez, ofizioz abiatu zen Jaizko Udaleko Landalurraren Katastroak aldatzeko prozedura. Hartan, gatzagen eremuan dauden lurzatien titulartasun mugaketa dago.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei Katastroko Aldaketa horren espediente osoa Udal Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan (astearte eta ostiraletan, 9etatik 15etara), eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazio guztiak aurkez ditzaten.

Jaitzen, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1806239