92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 147/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 2018an nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 397034.

Lehena.–Onuradunak: helbide fiskala Nafarroan duten ETEak (enpresa txiki eta ertainak).

RIS 3k aurreikusitako sektoreetan daudenak.

Enpresa onuradunak azken urtean egindako salmenten bolumenaren %5etik gora ekintza planaren eta diru-laguntzaren xedeko herrialdera egindako esportazioak izatea eskatuko da, salbu eta laguntza eskatzen bada sozietate bat eratzeko gastuetarako eta/edo ezarpen baten ondoriozko alokairu gastuetarako. Kasu horretan, ezartzeko arrazoiak zehatz-mehatz azaldu beharko dira planean.

Bigarrena.–Xedea.

Nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzak ematea. Nafarroako ETEei laguntzak ematea nazioartean sendo daitezen, dagoeneko dauden merkatuetan beren produktu edo zerbitzuen esportazioak handituz, edo atzerriko merkatuetan ezar daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

45/2016 Foru Agindua, 2016ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 13koan.

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2016/70/Anuncio-1/

Iruñean, 2018ko maiatzaren 2an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1806006