2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRIBERRI DEIERRI
Ordenantza, Allozko urtegiaren bazterren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2018ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:
Hasiera batez onestea Allozko urtegiaren bazterren erabilera arautzen duen ordenantza, bai bainatzeko eremuak bai hara joateko bideak ere. Horiek Hiriberri Deierriko Kontzejuaren eskumenekoak dira.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Espedientea denen eskura dago, Kontzejuaren iragarki-oholean.
Hiriberri Deierrin, 2018ko apirilaren 21ean.–Kontzejuko burua, M.ª Begoña Cañada Zorrilla.
Iragarkiaren kodea: L1805884