92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdiaren laburpena, peñei eta bestelako elkarteendako diru laguntzena, 2018ko herriko bestak direla eta

Diru-laguntza publikoak, administrazio ikuspegitik, interes orokorrekotzat jotzen diren jokabide jakin batzuk sustatzeko teknika bat dira; are gehiago, administrazio publikoen eta partikularren arteko lankidetza prozedura bat dira, interes publikoko jarduerak kudeatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 398122.

A) Onuradunak: oinarri hauen xedea da Tuterako Udalak herriko peñei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarteei 2018ko Santa Anako herriko bestetan animazio jarduerak antolatzeagatik ematen dizkien diru-laguntzak arautzea.

B) Xedea: Santa Anako herriko bestetan animazio jarduerak egitea.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Bestetako Administrazio Unitatean, hots, Tuterako Plaza Vieja, 1 zenbakian (31500), edo festejos@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: guztira, 60.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: azken eguna, maiatzaren 18a.

F) Bestelakoak: (behar diren agiriak eta egin beharreko oharren bat).

Tuteran, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1806240