92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

147/2018 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2018an nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Garapen Ekonomikorako kontseilariak martxoaren 23an emandako 45/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onetsi ziren (2016ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa). Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) %50 kofinantzatutako laguntzak dira.

Foru agindu horren 6. oinarri arautzailean ezartzen denez, urtero eginen da deialdia diru-laguntza horietarako, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen horren bidez, deialdiari dagokion gastua baimenduko da eta laguntzak eskatzeko epea ezarriko da. Orobat, deialdiaren eranskinetan jasoko dira diru-laguntza eskatzeko inprimakia, eskaerak baloratzeko irizpideak, bidaia-poltsen zenbatekoa, gastu hautagarrien xehetasuna eta diruz lagundutako ekintzak egin izana justifikatzeko modua eta edukia.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onestea, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren martxoaren 23ko 45/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileei eta ebazpen honen I. eranskinean ageri diren baldintzei jarraikiz.

2. 300.000 euroko gastua baimentzea; horietatik 150.000 euro 2018ko Gastuen Aurrekontuetako “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresentzat. PE EGEF 2014-2020” izeneko 810003-81430-4709-431302 partidaren kargura, eta 150.000 euro 2019ko aurrekontuetan gaituko den partida baliokidearen kargura (E-14/000078-03 PEP elementua).

3. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabetean bukatuko, hileko egun berean.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren fitxan ere argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

2018an zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren baldintza arautzaileak

Lehenbizikoa.–Diru-laguntza eskatzeko inprimakia.

1.–Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

2.–Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio, fitxan eskura dauden ereduen arabera, eta agiri bereizietan eskaneatuta eta izenaren bidez behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira:

a) Eskaera telematikoa, honakoak bilduko dituena: diru-laguntzen 5. oinarri arautzailean aipatzen diren alderdiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpena, diru-laguntzaren xedeko gastuen deskribapena eta aurrekontua.

b) Nazioartekotze Plana.

c) Eskabidea 4. eta 5. irizpideen arabera (diru-laguntzen 8. oinarri arautzailea) eta bigarren baldintza arautzaile honen arabera baloratzea ahalbidetzen duen dokumentazioa. 4. irizpidea: “Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa”. 5. irizpidea: “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin enpresak duen konpromisoa”.

d) Dokumentazioa diru-laguntza eskatzen duen legezko ordezkariaren jarduna frogatzeko.

3.–Baldin eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluan aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Baldintza honen 2. ataleko b eta c letretan eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, hori ezin izanen da konpondu.

Bigarrena.–Baloratzeko irizpideak.

1.–Eskabideak baloratzeko irizpideak honako hauek izanen dira, eta, horiei esker, gehienez ere 100 puntu lortu ahal izanen dira:

1. irizpidea. Jarduketaren destinoko herrialdeak, 15 puntu gehienez.

1.1. 10 puntu bitarte baloratuko da Nazioartekotze Plana PIN 3ko lehentasunezko herrialdeetara eta Nafarroako espezializazioaren S3 estrategiara egokitzea. Puntuak taula honi jarraikiz emanen dira:

PIN-EKO LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA

PIN-EAN LEHENTASUNEZKOTZAT JOTZEN EZ DEN HERRIALDEA

Herrialderako lehentasunezko sektorea PINaren arabera

10 puntu

S3ko lehentasunezko sektorea

8 puntu

6 puntu

S3koa ez den sektorea

6 puntu

2 puntu

Lehentasunezko herrialdeak eta sektoreak Nafarroako Nazioarteko Plana deskargatuz kontsultatu daitezke, ondoko helbide honetan: http://blogpin.navarra.es/pin/ (3. ardatza. Lehentasunezko merkatuak).

1.2. 5 puntu bitarte baloratuko da planaren xedeko herrialdean negozioak egiteko zailtasuna.

HELBURU DEN HERRIALDEAK “DOING BUSINESS”
RANKINGEAN DUEN POSTUA

PUNTUAZIOA

1etik 37ra (biak barne)

puntu 1

38tik 75era (biak barne)

2 puntu

76tik 112ra (biak barne)

3 puntu

113tik 151ra (biak barne)

4 puntu

152tik 189ra (biak barne)

5 puntu

(http://www.doingbusiness.org/rankings).

2. irizpidea. Nazioartekotze Planaren kalitatea 2018. urterako, gehienez 70 puntu.

Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan proposamenaren kalitatea aztertzeko irizpide honetan:

ATALA

BALORATU BEHARREKO ALDERDIAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

1.1. Barne analisi estrategikoa

Ondoko alderdien analisi zehatza, honako hauei dagokienez: xedeko merkatua, enpresa nazioartekotzeko proiektua eta enpresaren barne baliabideak. Alderdi hauek baloratuko dira:

–Langileak: Enpresaren nazioarteko arloak dituen giza baliabideen eskuragarritasuna nazioarteko sustapeneko plana behar bezala exekutatzeko. Baloratuko da planean inplikatutako langileen profilen egokitasuna, bai eta haren tamainarena ere (3 puntu).

–Esportatu behar den produktu edo zerbitzua: baloratuko da behar bezala deskriba daitezela haren ezaugarriak eta lehiakortasun faktoreak (teknologia berritzailea, diseinua, marka eta prezioa) (4 puntu).

–Nazioartekotze planari aurre egiteko gaitasun finantzarioaren azterketa. Baloratuko da proiektuaren bideragarritasuna eta egindako azterketaren kalitatea (3 puntu).

–Ingurune digitalaren erabilera beren nazioartekotze prozesuetan (2 puntu).

12 puntu

1.2. Kanpoko analisi estrategikoa

Baloratuko da honako alderdi hauen analisia, kontuan izanik sakontasuna eta enpresa nazioartekotzeko proiektuarekin duen lotura:

–Ingurune politikoa, enpresa nazioartera ateratzeko prozesuari eragiten dion neurrian (puntu bat).

–Lege ingurunea, enpresa nazioartera ateratzeko prozesuari eragiten dion neurrian (puntu bat).

–Sektorearen egoera xedeko merkatuan (2 puntu).

–Eskaintzen den ondasun edo zerbitzuaren xede den publikoaren profila eta banaketarako bideak (3 puntu).

–Lehiakideen analisia (zer enpresa diren, zer estrategia duten, zer produktu edo zerbitzurekin lehiatzen diren) (3 puntu).

10 puntu

1.3. AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak)

Barneko eta kanpoko analisia oinarritzat harturik, baloratuko da zer analisi egin den xede den herrialdean nazioartekotzeko enpresak dituen indarrez eta ahuleziez, baita mehatxuez eta aukerez ere.

10 puntu

1.4. Planifikazioa

–Nazioartekotze Planaren helburuak. Baloratuko da zer neurritan diren berariazkoak, neurgarriak, errealistak, garrantzitsuak eta diruz lagundutako kontratazioaren bukaera-epera mugatuak (10 puntu).

–Xedeko herrialderako ekintza plana, diruz lagundutako ekintzaren aldirako. Baloratuko da behar bezala garatzea, egutegia, balorazio ekonomikoa (aurrekontua) eta, batez ere, justifikazioa, aurreko atalean planteatutako helburuak lortzeko (10 puntu).

–Diru-laguntzaren xedeko gastuen xehetasuna eta aurrekontua. Baloratuko da kontratatu beharreko zerbitzuaren deskribapen zehaztua, kontratazioa egin beharraren justifikazioa, kontratazioa nola egokitzen den Nazioartekotze Planaren barrenean eta haren eraginkortasuna neurtzeko aukera (10 puntu)*

30 puntu

1.5. Orokorra

Planaren koherentzia. Honako hauek baloratuko dira:

–AMIAren koherentzia barneko nahiz kanpoko analisiarekin.

–Nazioartekotze planeko helburuen koherentzia AMIArekin.

–Diseinatutako ekintza planaren koherentzia helburuekin.

8 puntu

* Baldin zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen azken deialdian (2017) diru-laguntzarik jaso badu enpresak, nazioartekotze planeko puntu honetan adierazi beharko du, proiektuak denbora honetan izan duen bilakaera azalduz, bai eta babesa eskatzen jarraitzeko arrazoia ere. Era berean, bai puntu honetan bai 4. ataleko inprimakian, adierazi beharko du ea deialdi honetan eskatutakoen artean badagoen 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arteko epeari dagokion gasturik, aipatu epean 2017ko eta 2018ko deialdiak denboraren aldetik gainjartzen direlako. Aipatu epeari dagozkion gastuak ezin izanen dira sartu, baldin 2017ko deialdian aurkeztu baziren.

3. irizpidea. Nafarroan kalitateko enplegua (kontratu mugagabeak) sortzeko duen eragina, gehienez 6 puntu.

PLANTILLAKO LANGILE KOPURUA (2016-2017 konparazio taula, abenduaren 31ko datuekin)

PUNTUAK

Gehienez %5 handitzea

2

%5 eta %15 arteko handitzea

5

%10 baino gehiago handitzea

6

Frogatzeko, enpresak Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagozkion lan bizitzaren txostenak aurkeztu beharko ditu, 2016ko abendutik 2017ko abendura bitartekoak.

4. irizpidea. Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN III) talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa, gehienez 4 puntu.

Gehienez 4 punturekin baloratuko dira honako inguruabar hauek:

4.1. Talentuaren PIN Bankuko pertsona bat kontratatzea, banku horretan gutxienez 3 hilabeteko antzinatasuna duena diru-laguntzaren eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunean. Kasu horretan, aukeratuaren izena adierazi beharko da diru-laguntzaren eskabidean.

4.2. Deialdiaren aurreko bi urtean, Talentuaren PIN bankuan sartutako pertsonak (blogpin.navarra.es) kontratatu izana.

4.3. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko diru-laguntzen deialdietako pertsona onuradunak hartu izana Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.

Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskabidearekin batera, praktiketan aritzeko hitzarmenak edo kontratuak aurkeztu beharko dira.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2 puntu

Bi lagun edo gehiago

4 puntu

5. irizpidea. enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

Honako honen bidez frogatuko da enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa:

a) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat aurkeztea.

b) Eskuduna den entitate batek emandako aitortzak edo bereizgarriak (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren “Reconcilia zigilua”, eta abar).

c) “Enpresaren ekintzak berdintasunaren alde” izeneko agirian jasotako praktikaren bat gauzatzea, behar bezala frogatzeko moduan. Aipatutako agiria laguntzen fitxan dago eskura.

ENPRESAK BERDINTASUNAREKIN DUEN KONPROMISOA

PUNTUAK

Berdintasunaren aldeko praktikak (puntu bat emanen da praktika bakoitzeko)

3 puntu gehienez

Berdintasun plana, edo bereizgarriak eta aintzatespenak

5 puntu

2.–Bigarren irizpidean (proposamenaren kalitatea) 35 puntura iristen ez diren enpresak ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan.

Hirugarrena.–Gastu hautagarrien xehetasuna.

Gastu hautagarrien xehetasuna gastuak justifikatzeko eskuliburuan ageri da, laguntzaren fitxan.

Laugarrena.–Diru-laguntzaren justifikazioa.

Onuradunek nazioartera ateratzeko egiten duen jarduketa justifikatzeko epea honako data hauetan bukatuko da:

–2018ko abenduaren 10ean konturako ordainketa justifikatzeko.

–2019ko abuztuaren 31n azkeneko justifikazioa egiteko.

Konturako ordainketa justifikatzeko, abenduaren 10era arte gauzatutako diru-laguntzaren xedeko gastuei dagozkien fakturen zerrenda telematika bidez aurkeztu beharko da, gastuak justifikatzeko esku-liburuan jasotzen diren formatu eta jarraibideekin bat (laguntzen fitxan eskura daude).

Azkeneko justifikazioan honako hauek jasoko dira:

a) Ordaintzeko eskaera. Fakturen zerrenda.

b) Egindako jarduketen memoriak gutxienez ere alderdi hauek hartuko ditu:

a. Diruz lagundutako ekintzen deskribapena. Benetan kontratatutako zerbitzu espezializatuen edukia eta jasotako emaitzak zehatz-mehatz azalduko dira.

b. Zer mailatan bete diren nazioartekotze planeko helburuak (laguntza eskaeran adierazitakoaren arabera), kontratatutako zerbitzuen eraginkortasuna eta desbideraketen analisia.

c. Proiektuaren eta helburuko merkatuaren balorazioa, aurkitutako zailtasunak, etab.

d. Etorkizuneko ekintzetarako hobekuntza proposamenak.

c) Gastu eta ordainketa ziurtagiriak, laguntza jaso duen enpresaren izenean.

d) Nafarroako Gobernuak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) emandako laguntzen publizitatearen frogagiria.

e) Justifikatzeko inprimakian adierazten den beste edozein agiri.

Justifikatzeko esku-liburuan ezarritakoarekin bat aurkeztuko da eskatutako dokumentazioa, laguntzaren fitxan jasotako formatuetan.

Justifikazioa ezarritako epean aurkeztu ezean, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, kasua bada, laguntza itzuli beharko da.

Bosgarrena–Bidaia-poltsen zenbatekoa.

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ZENTROA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINIA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

NORVEGIA

1.100

SUITZA

920

ALEMANIA

740

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

Iragarkiaren kodea: F1805593