2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Eskumenak beste baten esku uztea
Leitzako Udaleko alkateak, 2018ko apirilaren 26an, 139/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.q) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.
Ikusirik obra baterako lizentziaren 93/2018 espedientea, 3. poligonoko 578. eta 656. lurzatiei dagokiena, udaleko alkatearen anaiak eskatuta ireki dena.
Ikusirik herri-lurren aprobetxamendua eskualdatzeko 236/2018 espedientea, udaleko alkatearen aitak eskatuta ireki dena.
Ikusirik espedientean interesdun dela Leitzako alkatearen anaia, eta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluko 2-b) apartatua aplikatu beharrez, alkatea abstenitzera behartuta dagoela.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.
Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua, haren arabera argitaratu behar baita erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ikusirik Alkatetzaren 135/2018 Ebazpenean onartutako eskumenen delegazioa ezin dela gauzatu arazo teknikoak direla eta,
ERABAKI DUT:
1.–Alkatetzaren 135/2018 Ebazpenaren bidez onartutako eskumenen eskuordetzea bertan behera uztea.
2.–Aipatu obra lizentziaren espedientean eta herri-lurren aprobetxamenduaren eskualdatze espedientean esku ez hartzea, eta aipatu lizentzia eta baimena emateko eskumena Leitzako Udaleko alkateorde den Eneko Andueza Aramendiaren esku uztea.
3.–Leitzako Udaleko zinegotzi den Eneko Andueza Aramendiari jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren egunetik izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.
4.–Ebazpen honen berri ematea Leitzako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.”
Leitzan, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1805580