92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Mendi pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Igantziko mendi pisten eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2018ko otsailaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1805876