2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Ordenantza, herriko talde eta elkarteei diru-laguntzak emateko kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan jarduerak antola ditzaten. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza arauemailea Uharteko talde eta elkarteei diru-laguntzak emateko kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan jarduerak antola ditzaten (2018APOR0002 zenbakiko espedientea).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.
Uharten, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1804975