92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Hiri-jarduketarako plan berezia Plan Orokorreko PDC-1 eta PDC-2 kostuen banaketako proiektuak kentzeko. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2018ko apirilaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Elgorriagako Plan Orokorreko PDC-1 eta PDC-2 kostuen banaketako proiektuak kentzeko, Elgorriagako Udalak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Elgorriagan, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Olazar Apezteguia.

Iragarkiaren kodea: L1805878