92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2. aldaketa 2018ra luzatutako 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2018ko apirilaren 19an egin bilkuran, kontu-hartzailearen txostenak ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2018ra luzatutako 2017ko aurrekontuan.

Espediente hori Udal Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1805363