92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

897/2018 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bete gabe uzten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 6an emandako 310/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20an emandako 763/2017 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 8an emandako 39/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 651/2018 Ebazpenaren bidez, azkenik lekualdatze lehiaketan sartu diren lanpostu hutsak zehaztu ziren, deialdiaren 2. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 724/2018 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakar batek ere ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko lanpostuak bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea, izangai bakar batek ere lanposturik ez aukeratzeagatik.

2. Ebazpen honen I. eranskinean dauden lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren ondoriozkoak dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Lanpostu hutsak

LANP.

DEPARTAMENTUA

UNITATEA

LEKUALTZE EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZA

GIDABAIMENA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

3263

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

3298

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA B2

B

MISTOA

X

8351

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

FAMILIA BULEGOA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

MISTOA

X

9825

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

BABESGABETASUN EGOEREN BALORAZIO BULEGOA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

MISTOA

X

7024

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

BABESGABETASUN EGOEREN BALORAZIO ATALA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

MISTOA

X

7532

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

BABESGABETASUN EGOEREN BALORAZIO ATALA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

MISTOA

X

5852

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ZAINTZA KUDEATZEKO BULEGOA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

MISTOA

X

7533

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ZAINTZA KUDEATZEKO BULEGOA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

MISTOA

X

10219

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ZAINTZA KUDEATZEKO ETA NEURRI JUDIZIALAK BETEARAZTEKO ATALA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

X

10379

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ZAINTZA KUDEATZEKO ETA NEURRI JUDIZIALAK BETEARAZTEKO ATALA

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

X

5827

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

JUSTIZIA ZN

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

10093

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

JUSTIZIA ZN

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

10103

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

JUSTIZIA ZN

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

10104

LEHEND., FUNTZ. P., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

JUSTIZIA ZN

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F1805990