2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2018ko apirilaren 19an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatuarena, eta Cintruénigo de Servicios Municipales SLren aurreikuspenen egoera.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Cintruenigon, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1805356