2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2018ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Cintruenigon, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1805355