92. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea, 2018ko lehen seihilekoari dagokionez

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko ekainaren 8an bukatuko dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioagatik eta Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasagatik (Pasabideak) igorritako 2018ko lehen seihilekoari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixaren, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago web honetan: http://www.burlada.es/eu).

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1806011